Droga munduan sartu zen, drogaren aldekoa bihurtu zen eta etxetik aldegin zuen, berea ez zena eramanez, gaizki xahutu zuen eta HIESAz kutsatu zen.
Etxeratzeko asmoa etorri ohi zitzaion burura baina baztertzen zuen, gaizki onartua izango zela pentsatzen zuelako batzuetan, eta besteetan, berriz, ohizko bizitzara itzultzeko gai izango ez zela uste zuelako, honetarako gogorik ez zuen. Urte batean, Gabonak iristeko zeudelarik, bere guraso eta senideei idaztera animatu zen: gertatutakoaregatik barkamena eskatzen zien; gogo handia izan arren, etxeratzera ez zela ausartzen idatzi zien.“Ni onartzeko prest bazaudete”, idatzi zien, “etxe aurrean dagoen zuhaitzan, neguan ostorik gabe eta trenbide ondoan dagoenaren adarraren batean lotu ezazue zapi txuri bat. Zapi txuria ikusten badut, geltokian jaitsiko naiz. Ikusten ez badut, zuen erabakia ulertuko eta onartuko dut eta nere bidaia jarraituko dut”.
Trenean zihoalarik zuhaitza imaginatzen zuen: adarrean zapi txuri batekin, hain ezaguna, haurra zenean, hainbeste alditan katuka ibili ohi zen hartan. Baina baita zuhaitza erabat bilutsik eta isila ere irudikatzen zuen eta bihotza izozten zitzaion.
Bere etxe parean, trena, abiadura gutxituz, igaro zenean, zuhaitz zaharra erabat aldatuta ikusi zuen: bere etxekoek adarretatik zintzilik jarritako zapiez zurituta”.
JAINKO GUZTION AITAREN ETXE ONDOKO ZUHAITZA ZAPI ZURIZ BETERIK IZATEN DA BETI, Jesusek esana.
“Catequistas” deritzan aldizkaritik aterata, 2.001ko martxoa, 131z.
(Informazio gehiago Lukasen Ebanjelioan, 5, 1-3. 11-32)